Santio Txapelketa finalerdietara iritsi da nagusien mailan

Ataria 2021eko uztailaren 8a

Santio Pilota Txapelketako nagusien mailako finalerdiak jokatuko dira gaur arratsaldean Bearzana frontoian, 18:30etik aurrera.

Lehenengoan, Behar Zanako Urbieta II.a eta Ormazabal bikoteak Gaztelekuko Etxezarreta eta Urruzola izango ditu aurrean. Bigarrengoan Behar Zanako Lizaso eta Urbieta I.a bikoak EPLEko Urmeneta eta Aranguren bikotea izango du aurkari.

Finala uztailaren 28an jokatuko da, eta egun horretan ere jokatuko da jubenil mailako finala. Hemendik finalera bitarteko bi asteetan jubenil mailakoen final-laurdenak, uztailaren 13an eta 15ean, eta finalerdiak, uztailaren 22an, jokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!