Remiren Etxeondoko zuhaitza bota dute

Ataria 2021eko uztailaren 6a

Remi Ayestaranen omenez Etxeondo parkean dagoen zuhaitza botata agertu zen ostiral goizean. Herriaren memoriaren aurkako erasoa izan dela nabarmendu du Remi Gogoan herri ekimenak.

Joan den ostiral goizean Remi Ayestaranen omenez Etxeondon jarrita zegoen zuhaitza botata agertu zen. Remi Gogoan herri ekimenak zabaldutakoaren arabera herriko gazte batzuk izan dira ekintzaren egileak: "Hau onartezina da. Herriko memoriaren aurkako eraso bat, herriko gazte batzuek eginda".

Herri ekimeneko kideek adierazi dutenez, gertakari onek agerian uzten du memoria lantzen jarraitzeko beharra. "Etorkizuneko belaunaldiek jakin dezaten nor zen Remi eta zergatik hil zen". Amasa-Villabonako alkateorde zenari urtero bezala omenaldia egingo diote datorren uztailaren 31n, 20:00etan, bere izena daraman pasealekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!