Lapurdi haur parkea berritzen ari dira

Ataria 2021eko uztailaren 5a

Malkar plazan dagoen haur parkea itxita eta hesituta egongo da datozen bi asteetan. Egokitzapen lanetarako 12.842 euro erabiliko ditu udalak.

Malkar plazako Lapurdi haur parkearen egoera kaxkarra ikusita, Amasa-Villabonako Udalak gune publiko horretan hobekuntza lanak hasi ditu. Hala, haurren segurtasunerako, parkearen lurzoruko goma berritu eta egoera txarrean dauden jostagarrien hainbat pieza aldatuko dira.

Lan hauek, gutxi gora-behera, bi asteko iraupena izango dute. Beraz, bitarte horretan, parkea ez da erabilgarri egongo, eta hesituta mantenduko da.

Udalak 12.842 euroko inbertsioa egin du gune publiko hau hobetzeko, eta Urbabil 2000 S.L enpresak burutuko ditu lanak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!