Eserialdi jendetsua, 13/13 epaiketaren aurka

Irati Saizar Artola 2021eko ekainaren 26a

Eserialdi jendetsua, 13/13 e 8 1624715508043
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 1 1624715505378
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 2 1624715505790
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 3 1624715506172
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 4 1624715506554
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 5 1624715506917
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 6 1624715507285
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 7 1624715507691
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 9 1624715508405
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 10 1624715508749
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 11 1624715509132
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 12 1624715509735
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 13 1624715510124
Eserialdi jendetsua, 13/13 e 14 1624715510527

Uztailaren 12an epaituko dute Julen Zelarain billabonatarra Auzitegi Nazionalean, beste zazpi kiderekin batera; herritarrek elkartasuna eta babesa adierazi dizkiete gaur eguerdian. 

Uztailaren 12an zortzi euskal herritar epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, eta tartean izango da Julen Zelarain billabonatarra. Guztientzat 77 urteko kartzela eskaera dago mahai gainean. Horren aurrean, gaur eguerdian, 15 minutuko eserialdia egin dute Villabonako Kale Berri osoan zehar. Herritar ugari elkartu da mobilizazioan, Zelaraini babesa agertzeko.

Kale Berrian zehar zeuden aulkietan eseri aurretik, Malkar plazan elkartu dira adierazpena irakurtzeko. Gogorarazi dute 2010. urtean Ezker Abertzalea "konfrontazio armaturik gabeko agertoki politiko berria lortzeko prozesu batean" zegoela murgilduta. Apirilaren 14an Guardia Zibilak 10 lagun atxilotu zituen, eta polizia operazioak epaitegietan jarraitu zuen bidea. "Bake nahia oztopatzeko operazioa izan zen", esan dute. 

Bide horretan, hainbat auzipeturi eragin dizkieten "torturak" salatu dituzte, eta gaur, Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Eguna izanik, "operazio horretan euskal herritarrek espainiar estatuaren eskuetan jasan zituzten praktika ilegalak" salatu, eta "biktima izan direnei zor zaien aitortza eta erreparazioa" eskatu dituzte. 

"Zeri erantzuten dio epaiketa honek orain? Inork ez zukeen imajinatuko Aieteko Konferentzian, ziklo berri bat ireki eta hamar urtera, oraindik ere horrelako sumarioen inguruan hitz egiten jarraituko genuenik" gehitu dute. Auzibideak ekar ditzakeen ondorio larrien aurrean, elkartasuna eta babesa adierazi dizkie Zelaraini, eta baita bere senide, lagun eta sumarioan auzipetuta dauden beste kide guztiei ere. 

Azkenik, datozen egunetan egingo diren bi mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute: batetik, uztailaren 7an, 19:00etan, Onddo plazan egingo duten solasaldian, eta, bestetik, uztailaren 10ean, 12:00etan, Donostian Saguesen hasi eta Egian bukatuko den manifestazioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!