Santio Txapelketari hasiera emango zaio gaur

Ataria 2021eko ekainaren 25a

Behar Zana Pilota taldeak antolatuta, aurtengoan gazte mailako eta nagusi mailako txapelketak jokatuko dira. Guztira 17 bikotek hartuko dute parte: 9 nagusi mailan eta 8 bikotek gazte mailan.

Nagusi mailako final zortzirenetako partida batekin emango zaio hasiera txapelketari. Partida Zabala-Beloki (Zazpi Iturri) eta Artetxe-Elolaren  (Intza) artekoa izango da.

Hortik aurrera, egutegia ondorengoa izango da:

  • Ekainak 29, 18:00etan, nagusien final-laurdenak: Lizaso-Urbieta I (Behar Zana) eta Urkizu-Labaka (Hernani); Urmeneta-Aranguren (Eple) eta Egiguren-Etxeberria (Tolosa).
  • Uztailak 1, 18:00etan, nagusien final-laurdenak: Urbieta II-Ormazabal (Behar Zana) eta ekainaren 25eko irabazlea; Olano-Esnaola (Irurtzun-Behar Zaba) eta Eskudero-Urruzola (Gazteleku-Usurbil).
  • Uztailak 8, nagusien finalerdiak: ekainak 29ko irabazleak eta uztailaren 1eko irabazleak.
  • Uztailak 13, 18:00etan, gazteen final-laurdenak: Aburuza-Jauregi (Behar Zana) eta Uitzi-Oiartzabal (Hernani); Olasagasti Iraola (Behar Zana) eta Etxeberria-Olaiz (Oiarpe).
  • Uztailak 15, 18:00etan, gazteen final-laurdenak: Aranburu anaika (Behar Zana) eta Sorondo-Olaizola (Alde Zaharra-Añorga); Iraeta-Gabirondo (Tolosa) eta Arrillaga-Beloki (Gazteleku).
  • Uztailak 22, gazteen finalerdiak: Uztailak 13ko irabazleak eta uztailak 15eko irabazleak.
  • Uztailak 28, 18:00etan: gazteen eta nagusien finalak.

Partidak Villabonako Beharzana pilotalekuan jokatuko dira. Azken hilabeteetan ez bezala, ikusleak pilotalekura sartu ahalko dira, betiere egun indarrean dauden segurtasun neurri guztiak beteaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!