Suaren bueltan kalejiran

Ataria 2021eko ekainaren 24a

Zunbeltz elkarteak antolatuta, herriko kale eta plazak girotu zituzten antzezpen laburren bidez; Amasatik jaitsi ziren lehenik, eta herriko plaza ezberdinak igaro ondoren, Malkar plazan amaitu zuten kalejira.

Amasa-Villabonako kaleak festa giroz alaitu zituen Zunbeltz elkarteak, beste behin. Amasatik abiatu eta Villabonako plaza eta txoko ezberdinetan geldialdiak egin zituzten, suaren bueltan jarri eta antzezpen txiki bat egiteko. Patxi errementari, deabruak, galtzagorriak, sorginak eta euskal mitologiako beste hainbat pertsonaiek hartu zuten parte.

Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, uneren batean ere ez baitzuen euria egitetik geratu, hala ere, irrintzi eta oihu artean ospatu zuten urteko gaurik motzena, lagunen ondoan, festan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!