Uztailaren 5ean amaituko da OHZ zerga borondatez ordaintzeko epea

Ataria 2021eko ekainaren 23a

Behin data gaindituta %5eko errekargua izango du OHZk.

Amasa-Villabonako Udaleko Ogasun sailak gogorarazi nahi du 2021eko Hiri eta Landalur-Ondasunen gaineko zergak (OHZ) borondatez ordaintzeko epea, uztailaren 5ean amaituko dela. Hori horrela, zerga hauek helbideratuta dituzten zergadunei, borondatezko epearen azken egunean, hau da, uztailaren 5ean, kobratuko zaizkie beraiek esandako kontutik.

Kontuan izan behar da, behin data hau gaindituta ordaintzen duten herritarrek %5eko errekargua izango dutela. Udalak, dena den, aldez aurretik gutun bat helaraziko die herritar hauei.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!