Hirugarren postua lortu du Naroa Arretxek Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian

Ataria 2021eko ekainaren 21a

Guztira Oinkariko sei dantzari aritu dira Legazpin larunbatean jokatutako finalean.

Asteburuan D saileko Gazte Mailako III. Aurresku Txapelketa Nagusiko finala jokatu da Legazpin. Bertan Oinkariko sei dantzari izan dira lehian: Naroa Arretxe, Maddi Davila, Aetz San Sebastian, Araitz Ramos, Udane Hernandez eta Izadi Urbano.

Guztiak "bikain" aritu direla esan dute Oinkari dantza taldetik eta azpimarratu dute Naroa Arretxek lortutako hirugarren postua.

"Zorionak Naroa eta zorionak partaide guztiei, lan ederra egin duzue denok", esan dute Oinkari dantza taldeko kideek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!