Atzerritartasun tramiteei buruzko saio informatiboa

Ataria 2021eko ekainaren 18a

Subijana Etxean izango da saioa, ekainaren 24an, 18:00etan.

Amasa-Villabonako Udalak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailarekin batera, atzerritartasun izapideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du ekainaren 24rako.

Eusko Jaurlaritzako Aholku Sareko Nora Ugarteburuk bideratuko du saioa eta Subijana Etxean izango da 18:00etatik aurrera.

Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da: lan munduan errotzea, gizartean errotzea, familia berrelkartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea, baimenak berritzea…

Jatorri anitzeko pertsonei zuzendutako saioa izango da, baita nazionalei eta atzerritar pertsonekin loturak (familiakoak, lanekoak, eta abar) dituzten pertsonei ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!