2021/07/04 19:00
Haatik dantza konpainiaren 'Errimak bi oinetan'.
Zuzendariak: Aiert Beobide Eta Unai Elizasu
Koreografia: Talde sorkuntza.
Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala.
"'Errimak oinetan' ikuskizunarekin bizitakoaren ondoren, formatu bera izango duen gai, bertso eta dantza berriez osatutako bigarren ikuskizun batekin gatoz. Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat. Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea".
Erreboteko plazan baina euria eginez gero Bear Zana frontoian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?