Margotze lan bereziak egin dituzte udal pilotalekuetan

Ataria 2021eko ekainaren 15a

Amasako udal pilotalekuan eta Olaederra kiroldegikoan egin dituzte margoketa lanak.

Udalak margotze lanak egin ditu Amasako udal pilotalekuan eta Olaederra kiroldegiko udal pilotalekuan. Margotze hauen bidez, pilotaleku hauen izenak eta eraikitze urteak ikus daitezke ezker paretetan eta horrekin batera Amasa-Villabonako eta Euskal Herriko armarriak ere ezarri dira, herriaren nortasun ikur nagusi gisa. 

Lan hau Tolosako Alustiza margolariak enpresak egin du eta udalak guztira 1.800 euro ordaindu ditu (Amasako margotzea 975 euro eta Olaederrakoa 825 euro). Kopuru hau, udaleko kirol sailak 2020. urterako zuen aurrekontutik soberan geratutakoarekin ordaindu da, COVID-19aren ondorioz 2020an ezin izan baitziren hainbat kirol ekintza gauzatu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!