Tolosaldeko ospitale publikoa

Ospitale publikoa

Erabiltzailearen aurpegia Oihana Iguaran Barandiaran 2021eko ekainaren 11

Doinua: Haizea dator Iparraldetik.

TOPAk aspaldi eskaini zuen

argi diagnostikoa:

osasungintzak behar zuela

publikotze guztikoa

gertuen gendun ospitalea

zelako Donostikoa

eta borroka luze xamarra

izan da geroztikoa...

Ta gauzatzear omen da orain

aldarri irudikoa

antolatu ta astinduz dabil

TOPA bata zurikoa

parte hartzetik antola dedin

publiko deiturikoa

publikoaren osasun baita

ospitale publikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!