Mendeko pertsonei gizarte eta osasun arreta emateko profesionaltasun ziurtagiria lortzeko doako informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskainiko ditu Bidez Bide elkarteak, Ikasi zaintzeko kanpainaren baitan.
Ostiralean, ekainaren 11n izango da, Villabonako Subijana etxean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Aurreratu dutenez, ez da aurrez ordua hartu behar, arreta iritsi ahala emango da.