Koronabirusa

COVID-19aren ondorioz egindako inbertsioak arintzeko laguntzak banatu ditu udalak

Ataria 2021eko ekainaren 9a

Amasa-Villabonako Udalak 7.497 euro banatu ditu zazpi establezimenduren artean.

Amasa-Villabonako Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei bideratutako azken diru laguntza deialdia kaleratu zuen pasa den apirilaren 29an. Diru laguntza honen bidez, establezimenduak COVID-19aren ondorioz ezarritako neurrietara egokitzeko egin behar izan dituzten gastuak arindu edo konpentsatu dira. 

Guztira 10 establezimenduk egin zuten diru laguntza eskaera eta horietatik zazpik bete dituzte laguntza jaso ahal izateko ezarri ziren baldintzak. Ondorioz, udalak zazpi establezimenduri bideratu die diru laguntza, hauetako bost ostalaritza sektorekoak dira eta beste bi merkataritzakoak.

Diru laguntza deialdi honen bidez, udalak 7.497 euro banatuko ditu aipatutako zazpi establezimenduen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!