Oinarrizko produktuak biltzen aritu dira beste behin

Ataria 2021eko ekainaren 5a

Oinarrizko produktuen bilket 1 1622895291320
Oinarrizko produktuen bilket 2 1622895291901
Oinarrizko produktuen bilket 3 1622895292310
Oinarrizko produktuen bilket 4 1622895292726
Oinarrizko produktuen bilket 5 1622895293140
Oinarrizko produktuen bilket 6 1622895293590
Oinarrizko produktuen bilket 7 1622895294058
Oinarrizko produktuen bilket 8 1622895294577
Oinarrizko produktuen bilket 9 1622895295153
Oinarrizko produktuen bilket 10 1622895295697

Elkartasun Sareak antolatuta eta Villabonako Udalaren laguntzarekin, oinarrizko elikagaiak eta higiene produktuak bildu dituzte supermerkatu eta dendetan.

Bihotz Zumeaga Elkartasun Sarearen lehendakariak elkartea zergatik sortu zen azaldu du: "Pandemiaren baitan sortu zen, ikusita herrian zegoen errealitatea. Udalaren batera, gizarte sailarekin lana eginez, ikusi zen bazeudela herritarrak gutxienekora iristen ez zirenak, eta herriak lagundu egin behar ziela nolabait". Elikagaien Bankuarekin hitzarmena dute sinatuta, eta bertatik ekartzen diete hilean behin janari kopuru bat. "Guk osatu egiten dugu egiten dugun bilketarekin eta herrian dauden beste denda batzuen laguntzarekin". Astero banatzen zaie oinarrizko produktuak gizarte sailetik egiten duten zerrendako herritarrei. Bestalde, Eroskiko langileek berez bota ohi duten janaria bildu egiten dute egunero, eta gero banatzen zaie beste familia batzuei.

Dagoeneko bosgarren herri bilketa da gaurkoa. "Jendearen erantzuna oso ona izaten da, eta dendek egiten duten eta herritarrek egiten duten esfortzua benetan eskertzekoa da", esan du Zumeagak. Aldi berean, Elkartasun Sarea elkartetik egiten ari diren lanaren berri gogorarazteko ere balio du gaurko bilketa egunak. Aurki txosten bat egingo dute herritarrei ezagutarazteko zenbat biltzen den, nola banatzen den eta elkartetik pentsatzen ari diren beste proiektuen berri emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!