Errebote partida 75. urteurrena ospatzeko

Ataria 2021eko ekainaren 4a

Amasa-Villbonako Behar Zana Pilota Elkarteak 75. urteurrena du aurten. Pandemia dela eta ordea, aurrerago ospatzea erabaki du. Bien bitartean, ekitaldi xumeak egingo dituela esan du, tartean igande honetako errebote partida.

Aurten 75. urteurrena du Behar Zana elkarteak, "75 urte ez dira egunero betetzen eta festa behar den bezala ezin dugunez ospatu bazkide, pilotari eta herritarrekin, egoera hobea den arte itxaron beharko dugu", esan du. Hala ere, ekitaldi xume batzuk egitea erabaki dute eta bihar goizean pilotari txikienekin pilota saioak egingo dituzte. Ikuslerik gabe egingo dituzte, hala ere. Igandean Errebote plazan errebote partida jokatuko dute Oiartzungo Txost Pilota Kirol Klubaren aurka, 11:00etatik aurrera. Azken partida hau ikustera joateko aukera egongo da. 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!