Maxitrail motako moto berri honekin beste bide bat ireki du. Abenturarekin, pasioarekin eta askatasunarekin lotzen dira Harley-Davidson motoak, eta sentsazio horiek errepidetik kanpo eraman daitezke orain, Pan America 1250 berriarekin.
Aldizkari eta webgune espezializatuak ondo baino hobeto hitz egiten ari dira moto berriaren inguruan. Ez da gutxigorako: Pan America-k funtzionamendu aparta du eta benetako maxitrail modernoa da. Harley-Davidson markaren diseinuek eta formek tradizio handia dute, eta moto berri honekin teknologikoki aurrerapausoa eman du, gaur egungo aurrerapen guztiak baititu mekanikari zein elektronikari dagokionez. Pan America-ri ez zaio ezer falta, ezta potentziarik ere, eta Harley-Davidsonen izpiritua berritu eta dibertsifikatuko duen markaren belaunaldi berriaren lehen alea da.
Motorra guztiz berria du. Revolution Max izena du eta hain justu Harley-Davidson etxean izaten ari den iraultzari ematen dio izena, izan ere, aurrerapauso handia suposatzen du teknologiari dagokionez. V formako bizilindrikoa da, 60º-ko angeluarekin eta karrera motzeko kotekin, 105 x 72 mm, 1.250 cc-eko zilindrada ematen duena. Gehienezko potentzia 150 CV-koa da, 127 Nm-ko par batekin eta minutuko gehienezko 9.500 bira erregimenarekin.
Pan America 1250 motoaren beste ezustekoa prezioa da: 16.900 eurotik aurrera erosi daiteke. Oso prezio lehiakorra da, ezbairik gabe. Dagoeneko ikusgai dago Harley-Davidson markaren Cheyenne denda ofizialean. Bertan ikusi eta probatu daiteke. Probatu, ez zara damutuko.
- Helbidea: Ubegun industrialdea, z/g, N-1 errepideko 444. kilometroan (Villabona)
- Telefono zenbakiak: 943 69 00 79 / 672 261 196 / 672 261 177
- Webgunea: cheyennet.com
- Emaila: cheyenne@cheyennet.com
- Facebook: cheyenneharley
- Instagram: cheyenne_harley_davidson