Eneko Maiz eta Arkaitz Esnaolak jantzi dute txapela

Ataria 2021eko maiatzaren 23a

Behar Zana taldeko bikoteak atzo, larunbatean, Irurako Ametsa trinketean jokatu zuten eskuz binaka trinketean Gipuzkoako lehen mailako txapelketa, Eple Errenteriaren aurka.

Behar Zana taldeko Eneko Maiz eta Arkaitz Esnaolak eskuz binaka trinketean Gipuzkoako lehen mailako txapelketa irabazi zuten atzo, Irurako Ametsa trinketean. Eple Errenteria taldeko Azpiroz eta Chiapusoren aurka 40-25 emaitzarekin irabazi zuen Behar Zana taldeko bikoteak txapela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!