2021/05/29 11:30
EKITALDI INSTITUZIONALA
UEMA: 30 urte eta 90 herri, bidea zabaltzen.
Iraitz Lazkano Uemako lehendakariarekin batera ekitaldian parte hartuko dute Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Mikel Arregi Euskarabidea Nafarroako Euskararen Institutuko zuzendariak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.
Ekitaldian izango dira 30 urte hauetan Uemako lehendakari izan direnak ere, Uema osatzen duten 90 herrietako alkate eta ordezkariekin batera. Euskalgintzako, sindikatuetako, alderdietako eta erakunde publikoetako ordezkaritza zabala ere izango da ekitaldian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?