Jai batzordearen bilera egingo da gaur

Ataria 2021eko maiatzaren 19a

Udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan bilduko dira jai batzordeko kideak. Telematikoki ere jarraitu ahal izango da bilera https://meet.jit.si/VillabonakoUdala helbidean, 'villabona2020' pasahitza erabilita.

Villabonako jai batzordeak beste bilera bat egingo du aurtengo uztaileko kultur egitarau berezia osatzeko. Jakina denez, COVID-19ak sortutako egoera dela medio, aurten ere ezin izango da ohiko Santio jai egitaraua antolatu eta horren ordez, iaz bezala, uztailean zehar garatuko den kultur egitarau berezi bat antolatzeko urratsa eman du jai batzordeak.

Era askotako kultur emanaldiek bere lekua izango dute egitarauan, eta gehienbat kalean, aire librean, garatuko dira: kale-antzerkia, musika emanaldiak, haurrentzat antolatutako ikuskizunak...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!