"Borrokatu eta dantza egiteari ez utzi"

Ataria 2021eko maiatzaren 3a

Onki Xin taldeak Maiatzaren Lehena, Langile Nazioarteko Egunarekin batera bideoklip berria kaleratu du: 'Antifa Dance Squad'.

2018an sortu zuten Onki Xin musika proiektua Fer Apoak eta Zigor DZk. Urte hartan publikatu zuten lehen diskoa eta ordutik kantu ezberdinak kaleratu dituzte. Oraingo honetan, Antifa Dance Squad kantua Aieka estudioan grabatu dute Peio Gorrotxategirekin.

Bideokliparen zuzendaritza, grabazioa eta edizioa Unai Lizarzaren esku joan da eta Junki aritu da argi teknikari gisa. Bideoan Oier Laborde, Lierni Kamio, Beñat Monfort, Urko Mitxelena eta Ibon Huarte dantzariak azaltzen dira eta kantuaren koroak Miren Uranga eta Beñat Atorrasagastik egin dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!