'Babestu bertakoa' kanpaina jarri du martxan Oria merkatari elkarteak

Ataria 2021eko apirilaren 28a

Nekazalturismoez gozatzeko 100 euroko opari txeka duten 11 sari zozkatuko dira kanpainaren barruan.

Villabona eta Zizurkilgo hainbat merkataritza eta ostalaritza establezimendu biltzen dituen Oria merkatarien elkarteak, sektorea bultzatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan Babestu bertakoa lemapean. 

Kanpaina honen bidez, elkarteko kide diren Villabona eta Zizurkilgo dendetan erosiz gero txartelak lortu ahal izango ditu bezeroak eta horien bidez Nekatur-en biltzen diren nekazalturismoez gozatzeko 100 euroko opari-txekea duten 11 sari zozkatuko dira.

Amasa-Villabonako Udalak bat egiten du kanpaina honekin eta herriko dendetan erosteko deia egiten die herritarrei. "Gure herrian denetarik eros dezakegu eta gure merkataritza sektoreak herritarren bultzada behar du. Erosi herrian eta bertakoa babestu", esan du udalak ohar batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!