2021/05/13 19:00

Liburu aurkezpena. 'Hormak'

Liburu aurkezpena. 'Hormak'
Subijana etxea, Amasa-Villabona

Apirilean argitaratu zuen bere lehen nobela ('Hormak') Oihana Iguaran amasarrak, Elkar argitaletxeko Traola sailean, hain zuzen. Hauxe da abiapuntua: institutuko sarrerako horman “Lea puta” idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak, Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Idazlearen esanetan, liburuak gazteengan eragitea bilatzen du batez ere, baina ez haiengan soilik, gizarte osoa ukitzen duten gaiak hizpide baititu.

Sarrera doan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!