2021/05/08 11:30

Elkarrizketa. 'Sormenetik gurera'. Antton Telleria

Elkarrizketa. 'Sormenetik gurera'. Antton Telleria
Erreboteko plaza, Amasa-Villabona

Elkarrizketa. 'Sormenetik Gurera'. Antton Telleria.

Malkarreko gaztetxoek elkarrizketa arin eta jostari bat egingo diote Antton Telleria irrati esatariari, aurkezle eta umoristari. Galdera biografikoak, gaur egungo jardunari lotuak, galdera deserosoak eta challenge dibertigarri bat egingo dute. Galtzaundi euskara taldeak sustatutako egitasmo bat, Malkar aisialdi taldearekin elkarlanean eta Villabonako Udalaren laguntzarekin antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!