Euskara sustatzeko diru laguntzak onartu ditu Amasa-Villabonako Udalak

Tolosaldeko Ataria 2021ko api. 22a, 10:11

Martxoaren 30ean izandako Tokiko Gobernu batzordean, udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu zituzten euskara sustatzeko 2021rako diru laguntzak.

Amasa-Villabonako Udalak euskara sustatzeko diru laguntzak onartu ditu martxoa bukaeran egindako Tokiko Gobernu batzordeak.

Besteak beste, tokiko euskarazko hedabideekin hitzarmenak sinatuak ditu udalak, euskararen normalizazioan eragile diren neurrian. "Tokiko euskarazko hedabideek burutzen duten lana ezinbestekoa da euskararen normalizaziorako eta sustapenerako. Era berean, gertuko eta kalitatezko kazetaritza ere eskaintzen dutenez, beharrezkotzat jo du udalak, aurten ere, hauekin hitzarmen bereziak sinatzea", esan dute udaleko iturriek.

Hori horrela, 2021ean Villabonako Udalak komunikabideetara dir ulaguntza hauek bideratuko ditu:

  • TOLOSALDEKO ATARIA argitaratzen duen Tolosaldeko Komunikazio Taldea S.M.ri: 26.775 euro.
  • Aiurri hamaboskaria argitaratzen duen Erroizpe Baltzu Mugatuari: 17.850 euro.
  • 28 Kanala telebista ekoizten duen Tolosako Komunikabideak S.L.ri: 6.000 euro.

11.00 euro, euskara ikasleentzat

Euskara ikasten ari diren ikasleek 2020-2021 ikasturteko matrikularen portzentaje bat jasoko dute bueltan. Horrela, matrikularen %100a jasoko dute B2 mailara arte euskara ikasten ari diren amasar eta billabonatarrek. C1 eta C2 maila gauzatu dutenei, aldiz, matrikularen %75a itzuliko zaie.

Horrekin batera, herriko paisaia euskalduntzera 600 euro bideratuko ditu udalak, horrela, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeagatik diruz lagunduko ditu herriko merkatariak eta ostalariak. Bestetik, webguneak euskaraz egiteko ere 500 euro partida ezarri du.

Amaitzeko, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari 1.500 euroko ekarpena egingo dio, eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteari, berriz, 500 eurokoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!