Jai batzordeak bilera egingo du gaur

Ataria 2021eko apirilaren 21a

Villabonako Santio jai batzordeak bilera berezia egingo du gaur, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Ohiko jaiak ospatu ezingo badira ere, ekainean eta uztailean kaleko kultur egitarau berezi bat antolatzeko urratsa eman nahi dute.

Aurten egindako lehen bileran aurten Santio jairik ez dela izango erabaki zuen festa batzordeak. Dena den, kaleko kultur programazio bat osatzeko borondatea agertu zuten parte hartu zuten eragileek. Udaleko Kultura sailak zirriborro bat egin du eta jai batzordeko kideek euren proposamenak helarazteko aukera izango dute bileran, denen artean aztertzeko.

Gaur, 19:00etan, egingo dute bilera, udaletxeko pleno aretoan. Bilera presentziala izango da, baina nahi duenak aukera dauka telematikoki parte hartzeko: meet.jit.si/villabonakoudala (Pasahitza eskatuko balu: villabona 2020).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!