BERTSOA

Biharamun gogorren nostalgia

Erabiltzailearen aurpegia Aratz Arzelus 2021eko apirilaren 23a

Doinua: Baserrian jaio nintzan.

Bete ezinik barruan

festa giroaren harra,

gazte zaroa deguna

egoera hontan ze txarra,

herri txikitako jaiak

nik det horien beharra,

gautxori izana amesten 

duena ez naiz bakarra…

pandemia honek ia da

jotzen du gehitxo adarra, 

COVID-a dagoenetik

galdua det ba iparra.

Gaueko parranda hortan

galtzea azken izarra,

ze ederra izango den

goizen aje latz xamarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!