Pertsona bat atxilotu dute Villabonan, droga banatzea egotzita

Ataria 2021eko apirilaren 20a

Segurtasun sailak zabaldu duenez gizon bat atxilotu zuten pasa den ostiralean Amasa-Villabonan  droga-trafikoaren ustezko delitu bat leporatuta.

Ikertzaileek bildutako informazioan oinarrituta atxilotutako pertsona hori droga-banatzaile gisa aritzen zen. Antza "aldian behin" biltzen zen erosle ezberdinekin herrian bertan edo inguruko herrietan droga saltzeko. Pasa den ostiralean atxilotu zuten eta etxebizitza bat miatu zuten Tolosako 4. Instrukzio Epaitegiak baimenduta eta gainbegiratuta. "Miaketa horretan haxix eta marihuana kopuru ezberdinak aurkitu zituzten, bai eta kokaina zuten ehun bat dosi ere plastikozko poltsatxotan prestatuta, berehala banatzeko prest. Horrez gainera, bi doitasun-balantza, substantzia dosifikatzeko elementuak eta billetetan banatuta lau mila euro inguru aurkitu zituzten, segur aski drogaren salmentakoak", gaineratu du Segurtasun sailak. Igandean jarri zuten agintaritza judizialaren eskuetan eta behin-behinean aske utzi zuten karguak egotzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!