BERTSOA

Hil eta bortxatu

Erabiltzailearen aurpegia Izar Zelarain 2021eko apirilaren 16a

Doinua: Habanera.

Mexikoko egoerak

benetan nau amorratu

Prentsan agertu bai dira 

aste hontan hainbat datu

Zenbat emakume hil ta

zenbat dituzten bortxatu

Gobernuak badaezpada

ez du nahi asko aipatu 

Ta guk egoera hau ez

dezagun normalizatu

Gutxi batzuk borrokatuz 

ezin daiteke aldatu

Beraz egin behar degu

guztion indarrak batu

Aldatu beharra dago ta

ez gaitezen ezkutatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!