Amasako Hikak Repsol gidako eguzki bat lortu du

Ataria 2021eko apirilaren 13a

Roberto Ruizek zuzentzen duen jatetxeak Donostian egin den 2021eko Repsol gidaren aurkezpenean jaso du aitortza.

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldi batean banatu dituzte Repsol Gidako 96 eguzkiak. Inoizko urte zailenean sukaldariek egindako lana goraipatu du Maria Ritter gidaren arduradunak eta pandemiaren aurrean izandako "ausardia eta erresistentzia" saritu nahi izan dituztela esan du.

Amasan kokatuta dagoen Hika txakolindegiak Repsol gidak banatzen duen eguzkia eskuratu du lehen aldiz. Aitortza hori bera jaso dute Kromatiko (Araba), Aitor Rauleaga (Bizkaia), Garena (Bizkaia), Horma Ondo (Bizkaia), Ola Martín Berasategi (Bizkaia) eta Amelia (Gipuzkoa) jatetxeek.

Aitor Arregiren Getariako Elkano jatetxeak, Jordi Vilaren Bartzelonako Alkimiak, eta Paco Perez  Llançaren Gironako Miramarrek 2021eko Repsol Gidaren hirugarren eguzkia eskuratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!