Amasa-Villabonako Larrea auzoko errepidea egokitu egin dute. Asfaltatze eta pintatze lanak egin dituzte eta ingurunea txukundu dute. "Auzoko errepidearen egoera asko hobetzea lortu da zalantzarik gabe", esan dute udaleko iturriek.
Bide batez, Amasa-Villabonako udalak eskerrak eman nahi izan dizkie Larreako auzokideei egun hauetan izandako pazientziagatik.