Downen Sindromea eta Autismoa lantzen dituzten pelikulak eskainiko dituzte

Ataria 2021eko martxoaren 29a

Bi film eskainiko dituzte martxoaren 31n eta apirilaren 7an, Gurea antzokian, doan.

Pasa den martxoaren 21ean Downen Sindromearen Nazioarteko Eguna izan zen, eta apirilaren 2an, aldiz, Autismoaren Nazioarteko Eguna izango da. Egun hauen harira, Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuek bi pelikula emanaldi antolatu dituzte martxoaren 31 eta apirilaren 7rako, Gurea Antzokian biak. Emanaldiak 19:00etan izango dira, doan.

  • Zerk egiten gaitu beste pertsonekiko desberdin? 
    Un año mas dokumentala ikusteko aukera izango da Gurea Antzokian martxoaren 31n. Downen sindromea ardatz duen dokumental honek Paco Bernal margolariaren erretratu berezi bat sortuko du. Izan ere, zerk egiten gaitu beste pertsonekiko desberdin? Norberaren trebetasunek edo ezaugarri fisikoek. 21. kromosoma parean, bat gehiago dauka Pacok, eta, horrek, estilo piktoriko paregabea garatu arazi dio. Dokumentalak honako galdera sortuko dio ikusleari: Nor da desberdin?
    Proiekzioaren amaieran, solasaldia izango da Julio Suarez zuzendariarekin eta Rosa Bernal aktorearekin. Atzegi Elkarteko ordezkariak ere bertan izango dira, grabatu bat eskainiko baitzaie adimen desgaitasuna duten pertsonen alde egunero egiten duten lana aitortzeko.
  • Autismoaren Nazioarteko egunaren harira, Yo soy Sam
    Apirilaren 7an Yo soy Sam pelikula izango da ikusgai Gurea Antzokian. Sean Penn eta Michelle Pfeiffer aktore ezagunak protagonista diren film honetan autismoaren espektroa jarriko dute lehen lerroan. Emakume batek adimen-urritasuna duen aitaren esku utziko du alaba jaioberria. Alabak 7 urte dituenetik aitak baino gaitasun handiagoa izaten hasiko da. Filmak Samek eta Lucyk dituzten zailtasunak kontatuko ditu. Baina, estatuak zalantzan jarriko du Samek bere alaba hezteko duen gaitasuna, eta zaintza galarazi diezaiokeen epaiketa bati aurre egin beharko dio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!