2021/03/31 19:00

Osasunaren nazioarteko eguna. Pelikula proiekzioa

Osasunaren nazioarteko eguna. Pelikula proiekzioa
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Un año más' pelikularen proiekzioa. Doan.

Un año mas dokumentala ikusteko aukera izango da Gurea Antzokian martxoaren 31n. Down sindromea ardatz duen dokumental honek Paco Bernal margolariaren erretratu berezi bat sortuko du. Izan ere, zerk egiten gaitu beste pertsonekiko desberdin? Norberaren trebetasunek edo ezaugarri fisikoek. 21. kromosoma parean, bat gehiago dauka Pacok, eta, horrek, estilo piktoriko paregabea garatu arazi dio. Dokumentalak honako galdera sortuko dio ikusleari: Nor da desberdin?
Proiekzioaren amaieran, solasaldia izango da Julio Suarez zuzendariarekin eta Rosa Bernal aktorearekin. Atzegi Elkarteko ordezkariak ere bertan izango dira, grabatu bat eskainiko baitzaie adimen desgaitasuna duten pertsonen alde egunero egiten duten lana aitortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!