Hiru pertsona atxilotu dituzte Villabonan gasolindegi batean lapurreta egitea egotzita

Ataria 2021eko martxoaren 28a

Aramako gasolindegian lapurreta egin dute 10:00ak aldera, eta lapurreta horretan parte hartu dutelakoan, Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu Amasa-Villabonan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 10:00ak aldera lapurreta egin dute N-1 errepidean kokatutako Aramako gasolindegian. Lapurreta egin, eta autoz ihes egin ostean, Amasa-Villabonan hiru gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak lapurretarekin lotura dutelakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!