Oskar Zelarain Soriara gerturatuko dute

Ataria 2021eko martxoaren 26a

Albocaserretik (480km) Soriako kartzelara (260km) eramango dute Amasa-Villabonako presoa.

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak beste sei euskal preso lekualdatzea onetsi du; hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta beste hiru Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara gerturatuko. Horien artean Oskar Zelarain billabonatarra. Soriako espetxera lekualdatuko dute, Euskal Herritik 260 kilometrotara. Orain arte, Castelloko Albocaserren eduki dute, 480 kilometrotara.

2008ko uztailetik dago preso, 30 urteko zigorra betetzen, eta 2031ko urtarrilean beteko ditu hiru laurdenak.

Gainera, Etxerat elkarteak jakinarazi du iragarrita zeuden bost gerturatze gauzatu dituztela, horien artean, Aitor Agirrebarrena lizartzarrarena, Puerto III-tik Villabonara (385 km) gerturatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!