Sutea piztu zen atzo Amasako borda batean

Ataria 2021eko martxoaren 25a

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, Amasako Sandra baserri ondoko txabolan piztu zen sua 20:30 aldera. Kalte materialak izan ziren soilik.

Asteazken iluntzean, 20:30a inguruan piztu zen sua Amasako Sandra baserri ondoko txabolan. Auto bat eta txabola osoa kiskalita geratu ziren. Ez zen kalte pertsonalik izan.

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez suhiltzaileak berehala bertaratu eta sua itzali ahal izan zuten, gehiago zabaldu baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!