500 kilometro egingo dituzte preso eta iheslarien alde

Ataria 2021eko martxoaren 18a

Maiatzaren 8an 650 tontor igotzeko ekimenaren beroketa gisa erronka proposatu dute Amasa-Villabonan. Martxoaren 28an, 10 kilometroko ibilbidea egingo duten 50 pertsonen bila dabiltza.

Martxoaren 28an, 9:00etan Olaederra kiroldegitik abiatuta,  500 kilometro egiteko erronka jarri dio bere buruari Izan Bidea ekimenak. Preso eta iheslarien alde 10na kilometroko ibilbidea egingo duten 50 pertsona bildu nahi dituzte.

Erronka osatuta, bazkaria egingo dute horrela nahi dutenek. Egungo egoera dela medio, bazkaria talde txikietan egingo dute herriko taberna ezberdinetan, herriko ostalaritzari lagunduz.

Erronka honetan parte hartu nahi dutenek, martxoaren 23a baino lehen eman beharko dute izena Rainbow, Argoin eta Iratzar tabernetan, edo bestela, 673 424 100 telefonoan edo sareamasabillabona@gmail.com helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!