Justizia feministaz hausnartzeko mahai ingurua antolatu du Lurgatzek

Ataria 2021eko martxoaren 16a

Martxoaren 24an, 18:00etan Gurea zineman egingo dute, 'Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak...' izenburupean. 145 pertsonentzako aforoa prestatu dute.

Lurgatz talde feministak joan den urrian eginiko Emakumea*, espetxea, zaintza mahai inguruari jarraipena emanaz bigarren bat antolatu dute: Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak...
 
Solasaldilan parte hartuko dute Nafarroako Salhaketako Libertad Frances Lecumberrik; Demokraziarako Epaileak taldeko Garbiñe Biurrun Mancisidorrek; Joxemi Zumalabe fundazioko Ainhoa Narbaiza Irizar eta Marta Luxan Serranok; eta EH Bilduko komunikazio zuzendari Larraitz Ugarte Zubizarretak. 145 pertsonentzako tokia izango da Gurea zinema aretoan eta gaztelaniazko itzulpen zerbitzua egongo da.
 
Lurgatz talde feministak solasaldiaren harira aipatu du, euren nahia dela espetxeak lekurik ez duen Justizia Feminista bat eraikitzea. "Baina bizi dugun egoera ikusirik, zer egin bortxatzaileen aurrean?", galdetu du ondoren. Justizia Feminista bat bideratu ahal izateko, gaur egungo justizia aztertu eta alternatibak aztertzeko antolatu dute martxoaren 24ko mahai ingurua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!