Seaska haur eskolako matrikulazioetako diru laguntzak banatu dituzte

Ataria 2021eko otsailaren 19a

Guztira Amasa-Villabonako 8 familiak jaso dute diru laguntza eta guztira 3.006 euro banatu dira familia hauen artean.

Amasa-Villabonako Udalak bigarren urtez jarraian 2020. urtean zehar haurrak Seaska haur eskolan matrikulatu dituzten gurasoei zuzendutako diru laguntzak eman ditu.

Udal gobernuak diru laguntza honi buruzko irakurketa positiboa egin du, "laguntza hau indarrean izateak gurasoek beren haurrak herriko haur eskola publikoan matrikulatzeko erraztasun bat suposatzen baitu".

Ondorioz, datozen urteetan diru laguntza hau mantentzeko konpromisoa hartu du udal gobernu taldeak eta laguntza honek bere helburuak betetzen jarrai dezan, Seaska haur eskolako arduradunekin batera jarraipen bat egingo zaio, eraginkortasuna hobetzeko aukerak ere aztertuko direlarik. 

Diru laguntza honen oinarriak kontsulta daitezke hemen: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/08/03/c2003672.pdf 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!