Partzelen zozketa 'online' jarraitzeko aukera

Ataria 2021eko otsailaren 16a

Amasa-Villabonako baratze parkeko partzelak esleitzeko zozketa ostiralean egingo da.

Villabonako baratze parkeko partzelak esleitzeko eta hauek kudeatzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda osatu da dagoeneko eta udaleko webguneko iragarki taulan kontsultatu daiteke.

Partzelak esleitzeko zozketa ostiralean egingo da. Villabonako baratze parkeak partzela mugatuak ditu, beraz, erabiltzaile bakoitzak zein partzela ustiatuko duen zehazteko, zozketa egingo da ostiralean, hilaren 19an, 11:00etan udaletxeko batzar aretoan. 

Momentuko osasun egoerak horrela eskatuta, zozketa telematikoki egingo da eta interesa dutenek online ikusteko aukera izango dute zuzenean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!