Koronabirusa

"Ezin gara isildu"

Ataria 2021eko urtarrilaren 18a

Amasa-Villabonako ostalariek gaur manifestazioa egin dute herrian. Ostalaritzaren egoera «kezkagarria» dela salatzearekin laguntzeko deia eginez, herriko kaleetan.

Amasa-Villabonako ostalariek deitu, arratsaldean, herriko kaleak hartu dituzte beraien egoera salatzeko. "Ezin gara isildu", adierazi dute. "Lanean hasten gara, eta mozten digute dena gure errua dela esanez, baina guri lana moztu, eta kutsatzeek igotzen jarraitzen dute", azpimarratu dute Villabonako ostalariek.

Lan egin nahi dugu; gu ere funtsezkoak gara; zuk ixten badidazu, zuk ordaintzen didazu; aisia eta kultura ez dira delitu edota osasuna bai, lana denontzako moduko leloak atera dituzte kalera. "Guztiok dakigu kudeaketa ez dela erraza, baina, era berean, denok dakigu gauzak ez direla behar bezala egiten ari", esan dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!