ONCEk 175.000 euro banatu ditu Amasa-Villabonan

Ataria 2020ko abenduaren 5a

Ana Garitano saltzailea izan da beste behin ere Villabonan saria banatu duena; bost kupoi saldu dira, bakoitza 35.000 euroko sariarekin.

Amasa-Villabonan zorteko dira. Ostegun gaueko kupoiaren zozketak 175.000 euro banatu ditu saritan; 5 kupoi denera, bakoitza 35.000 euroko sariarekin. Beste behin ere, Ana Garitano Olasagasti ONCEko saltzailea izan da zortea banatu duena.

Garitanok 20 urte inguru daramatza ONCEko saltzaile lanetan, eta atzo goizean, saltokia zabaldu berritan, honela zioen: "Atzo (ostegunean) kupoi guztiak saldu nituen, eta une batetik bestera ohiko bezero bat noiz agertuko zain nago, ezustekoa emateko, ez baitu imajinatuko sarietako bat duenik".

Denbora gutxian bigarren aldia da Garitanok herrian zortea banatzen duena; ekainaren 21ean, konfinamenduaren ondoren salmentara itzuli eta egun gutxira, Villabonan bertan, hamar urtez hilean 2.000 euroko sueldazo bat banatu zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!