Ostalariek prostesta egin dute gaur, Villabonako Errebote plazan bizi dute egoera salatzeko. Bertan izan dira ere udal ordezkariak, Beatriz Unzue alkatea buru. Udal gobernuak sektorea laguntzeko prestutasuna adierazi du eta horretarako formulak aztertzen ari direla azaldu dute alkatetzako ordezkari politikoek.