Koronabirusa

Neurriak hartu dituzte auto ilarak ekiditeko

Ataria 2020ko azaroaren 11

Iturria: Villabonako Udala

Villabonan osasun etxearen aurrean dagoen etxolan egiten dituzte PCR probak eta beraz, Altzin eta Txermin auzoen arteko errepidean auto ilara luzeak egiten dira.

Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 15:00etara, Altzin eta Txermin auzoen arteko errepideko aparkalekuak libre utzi beharko dira, errepidean bi bide osatzeko; autoarekin PCR probak egitera doazen herritarrak ezkerreko bidetik sartu beharko dira eta beste norabideetara doazenek eskuineko bidea hartu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!