Bertan behera geratu da IX. Antton Pebet Memoriala

Ataria 2020ko azaroaren 7a

Iazko finalean Eneko Maiz pilotaria

Behar Zana pilota elkarteak urtero antolatzen du eskuz binakako elite mailako txapelketa baina aurten osasun egoeragatik ezingo dute egin.

2020ko abenduaren 4an hasi eta finala abenduaren 27an jokatzekoa zen, baina osasun larrialdi egoeragatik antolatzaileek erabaki dute txapelketa ez antolatzea.

Behar Zana pilota elkartetik eskerrak eman dizkiete urte guzti hauetan bidelagun izan diren babesle, pilotari eta pilotazaleei. "Zuei esker egin da Antton Pebeten oroimenezko txapelketa handi hau, erreferente bihurtu dena pilota munduan".

Txapelketaren antolatzaileek aipatu dutenez, 2009an hasi zuten bidearekin 2021ean jarraituko dute. "Pilotalekuetan ikusiko dugu elkar", esan dute Behar Zanako kideek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!