BERTSOA

Itzuli ditzatela

Erabiltzailearen aurpegia Ander Goikoetxea 'Andriu' 2020ko azaroaren 6a

Doinua: Itziarren semea.

Ez da garai erreza

Alarma egoera

Kontatuko dizuet

Gure ibilera

Lau euskaldun bagoaz

Espainian behera

Preso dauden lagunei

Bixita egitera

Kontrolan parera

Heltzeaz batera

Patrikatik atera

Bixita papera

Ez bada komeni

gure etorrera

Itzuli ditzatela

Behingoan etxera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!