'Urpekakariak' ikuskizunaren emanaldia lekuz eta orduz aldatu dute

Ataria 2020ko urriaren 23a

Villabonako Udaleko kultur sailetik azaldu dutenez, bertso antzerki emanaldia ez da Amasako pilotalekuan izango, Villabonako Gurea antzokian baizik. Ordu aldaketa ere egin dute: 18:00etan beharrean 17:00etan izango da. Mantendu dutena eguna da, bihar, urriaren 24a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!