BERTSOA

Baziren, bagara eta izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Iguaran 2020ko urriaren 23a

Doinua: Goizean altxatu eta.

Bertsoak eskualdean

sortu izan du hainbat poz

Otaño, Pello Errota,

ibiltzen zirenak astoz.

Txomin, Irazu, Amaia

gazteago dira askoz

Oihana, Unai eta Haritz

beren estilo zein ahots.

Lehengo astean Azkoitin

Ane jardun zen goia joz

gazterik ez zela eta

aztoratu ginen ados! 

Baina xaharrak zahartzerako

gazte berriak badatoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!