Hau guztia inposatuta datorkigu eta roboten pareko nahi gaituzte (gupidarik gabe adin guztietakoak gara helburu). Noiz, nola eta non aisialdiaz gozatu (ordutegia ere mugatzen digutelarik). Kirol nahiz kultur ekitaldiekin berdin. Irakaskuntzan beste hainbeste. Hitz batez, bizitzea oztopatu, askatasunean bizitzeko nahia eta eskubidea oztopatu nahi dizkigute, osasun diktadura ere erabiliaz.
Haserretzeko ahalmena oraindik irentsi ez digutenez, ez dezagun BIZINAHIA nagusituko den itxaropena gal eta jarri ditzagun gure bitarteko guztiak horrantz begira. Gure barneko oihartzun sakonak, gure ametsen iturriak azaleratuz eta konpartituz nahiz eta batzuetan ametsak hodeiak zeruan desagertzen diren moduan galtzen diren. Batzuetan bidea ez da garbi ikusten eta norantz goazen ere ez dakigu oso ongi. Une horretan aurrerantz joateko garaia da nahiz eta baso sakon eta ilunean sartuta aurkitu. Pentsamenduak eta emozioak askatu eta beldur putzuan geratzeko ordez, PENTSATU eta BIZI.
Bitoriano Gandiagaren poema aipatuz doa gaurkoaren bukaera:
Esperantzari leiho bat zabaldu omen diote.
Bizi ahal ote den ikusteko ere.
Baina apenas ikusi duten esperantzarik.
Desilusio usai bat erten omen da leihotik.
(Gaurko egoeran leihotik beste usai itxaropentsuagoa ertengo den desioarekin).