Adinekoen egoitzen egoerarekin kezkatuta agertu dira pentsiodunak

Ataria 2020ko irailaren 21a

Adinekoen egoitzen egoerarek 1 1600687396943
Adinekoen egoitzen egoerarek 2 1600687397784
Adinekoen egoitzen egoerarek 3 1600687398573
Adinekoen egoitzen egoerarek 4 1600687399419
Adinekoen egoitzen egoerarek 5 1600687400159
Adinekoen egoitzen egoerarek 6 1600687400820
Adinekoen egoitzen egoerarek 7 1600687401600
Adinekoen egoitzen egoerarek 8 1600687402290
Adinekoen egoitzen egoerarek 9 1600687403092
Adinekoen egoitzen egoerarek 10 1600687403817
Adinekoen egoitzen egoerarek 11 1600687404566
Adinekoen egoitzen egoerarek 12 1600687405386
Adinekoen egoitzen egoerarek 13 1600687406160

Hamabostean behin egin ohi duten bezala Villabonako Berdura plazatik abiatu dira manifestazioan eskualdeko pentsiodunak. "Haserrea eta kezka" agertu dute egoitzetako erabiltzaile eta langileen artean izandako kutsatze eta heriotzengatik.

Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egin dute pentsiodunek. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatu dute mobilizazioarekin. Horrekin batera, mendekotasuna duten adinekoen egoitzen egoera "kezkagarria" salatu dute.

Mendekoen egoitzetan izandako heriotza guztien %40 pandemiak eragindakoa izan zela adierazi dute pentsiodunek, pandemiaren lehen olatuan. Bizkaiko eta Arabako Babestu elkarteak, Arabako egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileen senitartekoak, Gipuzkoako Senideak, Irauli Zaintza taldeak eta pentsiodunen mugimenduak "haserrea eta kezka" adierazi dute.

Pentsiodunek uste dute "ulertezina" dela sei hilabeteko pandemiaren ondoren egoitza eta zentroak kutsatzeko gune izaten jarraitzea. "Agerikoa da prebentzioko, detekzio goiztiarreko eta ikuskapeneko protokoloek ez dutela funtzionatzen; pertsonen arteko babes neurriak ez direla nahikoa; egoitzak askotan, ez direla erabiltzen kutsatzea modu eraginkorrean zaintzeko; zentroek ez zaizkiela eman erabiltzaileen osasuna bermatzeko behar diren baliabide materialak".

Osasun larrialdiko batzordeak autokritikarik eta hausnarketarik ez duela egin uste dute pentsiodunek, pandemiaren bigarren olatua etorri ondoren. "Azalpen publiko bat eskatzen dugu, jakiteko zergatik jarraitzen duen egoitzen egoera kritikoa izaten eta ekainean egoitzak eta eguneko zentroak COVID-19tik zentro libreak izendatu zirenetik zer egin den jakiteko".

Lehendakariari eskatu diote aginte bakarraren zuzendari den neurrian galdera hauei erantzuna emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!